Hondarribia elkartasun ibilbide baten abiapuntua izango da larunbat goizean, ekainaren 1ean. 11:00etan, Salvador Sanchis mendizale valentziarrak
Transparencia benéfica: en apoyo a Alba Ojeda goiburuko ibilbidea abiatuko du, Alba Ojeda haurra mediku arduragabekeria baten erruz hiltzeko zorian dagoela salatu eta kasua argi dezaten eskatzeko.
Pirinio mendiak zeharkatu nahi ditu Sanchisek, Hondarribiatik Port Bouraino (Girona, Herrialde Katalanak) eta ibilbidean ahalik eta diru gehien bildu, haurraren familiari emateko. Egiten duen metro bakoitzeko euro bat lortu nahi du. Gainera, Ojedaren kasua gizarteratu nahi du valentziarrak, eta era berean, haurraren bizitza kalitatea hobetu.
Alba Ojedaren kasuari eta Sanchisen ekimenari buruzko informazio gehiago ezagutzeko bisitatu
honako webgunea.