Manifestazioak eta autokarabana egingo dituzte Pasaian ostegunean
Greba orokorraren harira ekimenak antolatu dituzte Pasaian ostegunean. Zumardian egin du hitzordua 09:30ean Pasai Antxoko Greba Komiteak eta ordu erdi beranduago manifestazioa abiatuko da bertatik. Portuko langileek ere manifestazioa egingo dute. 08:30ean abiatuko da portutik bertatik, eta Trintxerpe eta San Pedrora joango da ondoren.
Arratsaldean berriz, autokarabana egingo dute herritik zehar. 16:00etan abiatuko da Donibaneko Navalaldeatik, eta ondoren Antxotik, Trintxerpetik eta San Pedrotik pasatuko da autoen martxa zaratatsua.
Bestalde, bestelako deialdi orokorrarekin bat egingo dute pasaitarrek: 11:00etan Donostiako Saguesetik aterako den zutabearekin (Donostiako manifestazioa 12:00etan hasiko da), eta Errenteria-Oreretako eskualdeko manifestazioarekin (19:00).