
Jende ugarik egin zuen bat Antiju Morik-ek deitutako deialdiarekin
Atzo ilunabarrean lagun ugari elkartu ziren Txoko Feministaren aurrean “nazkatuta gaude, eraso gehiagorik ez” esateko. Joan den asteburuan gertatutako eraso matxistaren aurrean ez dira eserita geratu herritarrak eta Antiju Morik talde feministak deituta kalera atera dira gertatutakoa salatzeko.