Erdi Aroko Azokako elkartasun bazkarirako txartelak
Erdi Aroko Azokarekin Klink Elkarteak antolatutako elkartasun bazkarirako tiketak honako lekuetan eros daitezke: Alzaga Urdaitegia, Kaialde goxodenda, Batzokia eta Klink elkartearen egoitzan. Abiyuan fanfarreak bazkaria girotuko du eta fanfarreko kideek ere badituzte txartelak.
Klink elkarteak ehun lagun elkartu nahi ditu bazkarirako eta 1.200 lortu —12 euro balio du menuak—. Lortutako dirua Caritas erakundeari emango diote, eskualde behartsuen eta langabeen beharrak asetzen laguntzeko.