Emaitza kaxkarra lortu zuen Oiartzunek Herriarteko pala txapelketan
Herriarteko pala txapelketa jokatu zuen Oiartzunek joan den larunbatean Oreretaren kontra. Emaitza kaxkarra lortu zuen Oiartzunek Fanderia pilotalekuan. Paleta larruz 35-25 eta pala motzean 40-26 galdu zuten. “Hala ere, nahiz eta arrunt zaila izan, kanporaketari buelta emateko aukera dago ostiralean”, adierazi dute. 20:30ean jokatuko dituzte joaneko partidak Madalensoro pilotalekuan.