Antzerki Eskolan izena eman nahi duten 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek gaurtik aurrera dute horretarako aukera. Hiru tokitan eman daiteke izena: Elorsoro kiroldegian, Elizalde ikastetxean eta Haurtzaro Ikastolan.
Ordu eta erdi irauten duten eskolak izango dira astean eta ikasleek bi ordutegi aukeratu ahal izango dute; dena den, jende gehienak aukera duen ordutegian izango dira klaseak.
Prezioari dagokionez, oiartzuarrek 60 euro ordaindu beharko dute eta kanpokoek 80 euro. Ikasturte osoko kuota da hori.
Udalak adierazi duenez, aurten izandako esperientzian oinarrituta, esperientzia “oso positiboa” izan da Antzerki Eskolarena.
Informazio gehiago
kultura[abildua]oiartzun.org helbidera idatzita eskura daiteke.