San Juan, Euskadiko trainerilla txapelketan bikain
Atzo goizean Euskadiko trainerilla txapelketako finala jokatu zen Hondarribiko uretan, eta San Juan bikain aritu zen. Izan ere, hiru kategoria jokatu zituzten, eta hirutan podiumera igotzea lortu zuten. Mutilen Gazte Mailan irabaztea lortu zuten, Portugaleteri hiru segundo aterata. Ohorezko txandan San Pedro ere izan zen, denbora onena markatuz, baina epaileek deskalifikatu egin zituzten moreak.
Emakumeetan, berriz, Hibaika bigarren izan zen, Zumaiaren atzetik. Podiuma osatu zuen arrosek. Azkenik, gizonen Senior Mailan sanjuandarrak bigarren izan ziren Kaikuren atzetik. Hondarribiko trainerilla laugarren izan zen.
Itsasoa nahiko zakar zegoen, eta estropada asko baldintzatu zuen.