Zabaltza plazan argazkia atera zuten eta gainontzeko lekuetan bideoa grabatu
Zero zabor Taldeak deituta, Mundu Mob ekimena egin zuten larunbat arratsaldean Irunen. Dozena bat lagun elkartu ziren laurak eta erdietan Zabaltza Plazan eta hor egin zuten lehen saioa. Munduko bola eskutik eskura pasatu zuten elkarri, ingurumenari lotutako mezuekin batera. Izan ere, ekimenaren helburua da gizartea kontzientziatzea, gure ondorengoei mundua guk jaso genuen bezala uzteko, ez okerrago.
Zabaltza plazan argazkia egin eta gero San Juan plazara abiatu ziren, han bideoa grabatzeko asmoz. Ondoren Moskura ziren abiatzekoak.
Herriz herri ari da iragaten Mundu Mob ekimena. Gipuzkoako eskualde guztietan grabaturiko irudiekin bideo bat grabatuko dute.