Larunbateko erasoa salatu du Sortuk
Oiartzungo Sortuk larunbat gauean izandako erasoa salatu du eta erasotutako neskari eta bere senideei elkartasuna adierazi die. “Beste behin ere, emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen salatu nahi du Sortuk; izaera fisikoa dutenak, izaera sexualekoak edo psikologikotik haragokoak”. Hori horrela, indarkeria matxistaren kontrako ardura soziala eta politikoa bere gain hartzeko konpromisoa hartu du. “Halaber, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean berdintasunean oinarritutako jendarte eredu berri baterantz bide egiteko, emakumeen aurkako indarkeriari bukaera emateko bide bakarra” dela nabarmendu du Sortuk.
Herritarrei berdintasunaren aldeko konpromiso kolektibo eta pertsonalak hartzea eskatu die , “edozein indarkeria sexistaren aurrean, jarrera edo diskriminazioaren aurrean salaketa egitera animatzeko”.
Gaur arratsalderako deitu duten elkarretaratzean (Doneztebe plazan, 19:30ean) parte hartzeko deia luzatu du Sortuk.