La Anunciatako ikasleek lehenengo saria jaso dute Teknoskopikoan
Antxoko La Anunciatako bi ikaslek, Izaskun Martin eta Nagore Rodriguezek, lehenengo saria jaso dute Teknoskopioa ikerketa lehiaketaren hirugarren ekitaldian. Elhuyar Fundazioak antolatzen du proiektu zientifiko-teknologikoen lehiaketa hori, eta sari banaketa egin zuten pasa den ostegunean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian.
Antxoko ikasleek Platerak garbitu ostean, bakterioak geratzen al dira? lana aurkeztu zuten apirilaren erdialdean, eta hil horren bukaeran jakinarazi zituzten hamar finalisten izenak. Ostegunean bertan defendatu zituzten proiektuak epaimahaiaren aurrean.
Ez ziren izan aldundian izan ziren Anunciatako ikasle bakarrak. Batxilergoko bi ikasle horiekin batera, DBH 4ko ikasleen hiru proiektu aurkeztu zituzten. Saririk lortu ez zuten arren, pozik zeuden finalean izateagatik.