Altuna zinegotzia, aurkezpenean
KREA Bidasoa Ekimena, Berrikuntza eta Sormenaren erakustazokak bosgarren ekitaldia izango du hilaren 29an, asteazkenarekin, Ficoba erakustazokan. Aurten,
Elkarlanaren energia goiburuarekin dator azoka, hain zuzen ere, enpresa, ekintzaile eta sortzaileek elkarekin aritzeko unea dela uste baitute Bidasoa Bizirik erakunde antolatzaileko arduradunek. Aurreko ekitaldietan bezala, ekimenaren helburuak kontaktuak egitea, aukerak identifikatzea eta beste esperientzia batzuk ezagutzea izango da.
Joan den ostiralean aurkeztu zuten aurtengo KREA Bidasoa Ficobaren 3. aretoan eta, bertan, Miguel Angel Paez eta Juan Mari Altuna Irun eta Hondarribiko sustapen ekonomikorako zinegotziek eskualdearen kokapen estrategikoaren garrantzia nabarmendu zuten. Izan ere, aurten Frantziako estatuko enpresek parte hartuko dute azokan, “eta horrela balioan jarriko da mugaz gaindiko kolaborazioaren garrantzia ere”, argitu zuen Paezek.
KREA Bidasoa, erakustazoka izango da, proiektuak erakusteko erakusleihoa, baina ez hori bakarrik. Hala, ikastaroek, elkartrukerako aukerek eta ekintzailetza kasu praktikoek bat egingo dute bosgarrenez Ficoba erakustazokan astezken honetan (egitaraua ezagutzeko bisitatu
KREAren webgunea). Diseinuak leku nabarmena izango du KREAren V. ekitaldian eta erakustazoka Komikietako ogitartekoz beteta azalduko da, Bidasoko eta Ipar Euskal Herriko hegoaldeko enpresen informazio jasoko dituztenak.