Ekainaren 5ean IV. Irakurraldi Publikoa egingo dute Hendaiako Herriko Mediatekan, Akelarre Elkarteak antolatuta. Aurten Itxaro Borda idazlearen
Boga, boga liburua irakurriko dute. Goizeko hamaiketan hasita, 109 lagun elkartuko dira, bakoitzak liburuko bi orrialde irakurriko dituelarik. Helburua euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzea da
, baina, era berean, euskaraz idatzitako idazlan baten eta bere egilearen onespena eta oihartzun mediatikoa bilatzen du Akelarrek.
Dagoeneko ari dira irakurleen zerrenda osatzen. Asko eta asko herritar anonimoak dira, baina pertsona publiko zenbaitek babesa eman izan diote ekimenari eta
Boga, boga liburuaren bi orri irakurtzeko izena eman dute, antolatzaileek jakitera eman dutenez: “Amets Arzallus, Sustrai Colina, Battitt Salaberri, Kotte Ezenarro, Agnes Dufau, Frank Dolosor, Paxkal Indo, Garbiñe Ubeda, Mikel Asurmendi, Beatrice Molle, Gorka Arrese, Akelarrekoak… eta hainbat eta hainbat jende ixil eta kementsu gehiago. Herri osoa ukitzen duen ekitaldia da, ikastetxeetatik hasi eta enpresetara ere luzatzen baita deialdia. Bestalde, aurten, Iparraldera eta Euskal Herri osora zabaldu dena”.
Goizeko 11:00etan hasiko diute irakurraldia eta 20:00etan bukatu, gutxi gorabehera. Zain daudenek zein irakurri behar ez dutenek, entzule bezala egoteko aukera izango dute. Emanaldi guztia grabatuko dute eta zuzenean Interneten emango dute, streaming bitartez,
akelarre-hendaia.com webgunean.