Irungo Bertso Jaialdiaren bigarren saioa, bihar, Amaia KZn
Bertso Jaialdiaren barruko bigarren saioa egingo dute bihar, asteartea, 18:00etatik aurrera, Amaia KZn. Bertan, Dunboa, Elatzeta, El Pilar, Belaskoenea eta Eguzkitza ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute, LHko 4., 5. eta 6. mailakoak hain zuzen. Ikasturtean Gu Ere Bertsonari egitasmoa lantzen ari dira ikastetxe horietan, eta horren emaitzak ikusteko aukera izango da bihar..
Joan den asteartean egin zuten lehen saioa. Ikastetxeetako haurrez gain, Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara ordezkariak jaialdiari bertsotan eman zion hasiera. Ander Lizarralde bertsolari oiartzuarrak ere saioa egin zuen.