Ipuin kontaketa asteazkenean Zuloaga Etxean, Maite Frankorekin
Maite Franko ipuin kontalariak euskarazko saioa emango du asteazken honetan, hilak 29, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, 18:00etan. 4-7 urte bitarteko haurrentzat ariko da eta, ohi denez, gurasorik gabe sartu beharko dute haurrek aretoan. Horrela, kontalariaren eta haurren arteko konplizitatea areagotzen da eta haurren arreta piztu.