
Dorronsoro, ezkerrean, brontzeko dominarekin
Hondarribia Marlaxka Xake Elkarteko kide den Ibai Dorronsoro hondarribiarrak brontzeko domina lortu zuen asteburuan Durangon egin zuten Euskadiko Haurren eta 2. urteko Alebinen Xake Txapelketan. Hondarribiko taldeko ordezkari bakarra izan zen Dorronsoro, eta txapelketa bikaina egin zuen. Hirugarren geratu zen, Jon Legarraga eta Alberto Gracia bizkaitarren atzetik.
Txapelketaren amaieran bost jokalari berdinduta bukatu zuten, 4,5 punturekin, eta berdinketa hausteko hiru txanda egin behar izan zituzten. Bere taldetik azaldu dutenez, txapelketa ezinhobea egin zuen hondarribiar gazteak: “Txapelketa bikaina burutu du bidean puntu eta erdi bakarrik utziz eta 1577 puntuko
performace-a lortuz, txapeldunarekin galdu, bigarren sailkatuarekin parra egin eta beste partida guztiak irabazi dituelako”.