Altamira auzoan aparkatzeko txartelak eskatzeko epea zabalduko du udalak
Altamira auzoko Tomas Garbizu kalean aprkatzeko txartelak berritzeko epea ekainaren 1ean zabalduko dela jakinarazi du udalak. Txartel berriak hiru urteko iraupena izango du, 2014ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 30era bitartean, eta prezioa 10 eruokoa izango da.
Txartela eskuratzeko hainbat baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: Lezon erroldatuta egon behar dute, ibilgailuak Lezoko trafikoan egon behar du alta emanda; eta eskatzaileak ezin du udalarekin zorretan egon.
Interesdunek informazio orokorreko bulegora jo beharko dute 8:30etik 13:30era abuztuaren 30era bitartean.