
Udaberri Festaren barruan egiten da azken urteotan sagardo eguna
Oiartzuarrek, eta kanpotik joan zaizkien eskualdeko dozenaka bisitarik aukera izan dute dagoeneko Oiartzungo Sagardo Eguneko lehen tragoxkak probatzeko. Egun osoko jaia ari dira ospatzen gainera, Udaberri Festaren barruan ari baitira egiten sagardo eguna. Giro onean hasi da dastaketa eta ezinhobean amaitu daiteke, mailaz igotzeko aukera duten herriko bi taldeek euren helburua gauzatuko balute. Horren berri ari dira ematen Herriko Plazan jarritako megafoniatik.
Hain zuzen ere, lehen txotxarekin batera sartu du Ohorezko Mailako futbol taldeak Trintxerperen kontrako lehen gola. Emaitza horrekin, datorren denboraldian Espainiako Hirugarren Mailan jokatuko lukete oiartzuarrek. Ordu berean areto futboleko mutilak Errenteria-Oreretan ari ziren Laskorainen kontra jokatzen, Euskal Ligara igotzeko aukeraren bila.