2013ko madalenetako kartel lehiaketa errenteriar batentzat izan da: Galtzarabordako Julen Rodriguezentzat.
Argitu herria, bizi Errenteria kartelarekin gailendu da. Bertan, Herriko Plaza ikuspuntu zenitaletik begiratuta agertzen da, eta jendea, kolore askotako puntuz irudikatuta, pilatuta, txupinazoan. Kartel lehiaketa irabazteagatik 1.050 euro irabazi ditu.
Aurten 54 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta bukaera lehiatua izan du, epaimahaia bi lanen artean ibili baita zalantzan. Azkenean, ordean,
Argitu herria, bizi Errenteria kartelaren alde egin dute.