Laudioko emakumearen hilketa salatuko du gaur Irunen TASek
Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea deitu du gaurko, 19:30ean, Zabaltza plazan, atzo Laudion (Araba) eraso sexista baten ondorioz hil zen emakumearen alde eta gisa horretako erasoen kontra.
Horren harira, Irungo EH Bilduk bat egin du mobilizazioarekin. Koalizioko kideen arabera, Laudioko hilketa “ez da gertaera isolatu bat, baizik eta sistema patriarkalaren adierazle gordinena”. Borroka horretan talde feministak babestuko dituztela esan du EH Bilduk, eta jendarteari elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diote.