Irungo EH Bilduk bat egin du biharko Mundumob ekimenarekin
Bihar, 16:00etatik aurrera Zabaltza plazan, eta Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatuta, Mundumob dantza ekimena egingo dute. Horrekin ados dago Irungo EH Bildu, eta bertara joateko gonbita luzatu die irundarrei eta Bidasoko biztanleei oro har. “Ekimen honekin eta dituen helburu zein filosofiarekin erabat ados gaude. Gainera, bidea horixe dela sinetsita gaude. Umore onez, kantuz eta dantzaz, zabor gutxiago sortuz, gauzak berrerabiliz eta birziklatuz, mundu hobeago bat lor dezagun”.