Igandera arte eman daiteke botoa Irungo jaietako kartela aukeratzeko
Irungo San Martzial eta San Pedro jaietako lau finalisten artean botoa emateko epea igandean bukatuko da. Bi erara eman daiteke botoa bitarte horretan; batetik, Amaia KZko erakusketara joan eta han papera hautestontzira botaz (13:30ak arte), edo udalaren webgunearen bitartez (00:00ak arte). Horrela, boto guztiak zenbatuta, udalak jakinaraziko du zein izan den irabazlea: horren %50a botoek erabakiko dute, eta beste erdia epaimahaiak.