Hirugarren adinekoei eta gazteei zuzendutakoak izango dira hurrengo tailerrak
Astelehenean, hilak 27, hirugarren adinekoekin eta gazteekin egingo dira Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze saioak. Oiartzungo Udalak bi talde horien ikuspuntua jaso nahi du “etorkizuneko Oiartzunek nolakoa izan behar duen zehazteko garaian.
Biak ala biak udaletxeko areto nagusian izango dira, baina ordu desberdinetan. Hirugarren adinekoen tailerra 17:00etan hasiko da eta gazteena 19:00etan.
Sektoreekin egingo diren azken biak izango dira horiek. Ekainean auzoen txanda izango da.