
Ingurumen Aholku Kontseiluaren barruko Hondakinen Taldeak Beraunen egin du bilera aste honetan, eta batez ere, pozik agertu da jendearen parte hartzearekin: ehun inguru lagunek parte hartu dutela jakinarazi du. Joan direnen artean, ordea, gazteen presentzia faltan bota dutela esan du. Beraungo auzokideak bereziki ulertzen dituztela adierazi du “urte hauetan San markoko zabortegiarengatik jasan behar izan dutenarengatik”.
Bilera hondakin taldeko bi partaide joan ziren, eta taldearen ondorioak aurkeztu zizkieten, “beti ere, birziklatzearen derrigortasuna oinarritzat hartuta”.
Norbaitek batzarrera joaterik izan ez bazuen, bere ekarpenak egiteko aukera dauka
hondakinakIAK[a bildua]googlegroups.com helbidean.