Euskadiko Trainerillen Txapelketa egingo dute asteburuan Hondarribian. Hondartza parean izango da, udan traineruen proba egiten den eremu itsas berean. Larunbatean sailkapen estropadak egingo dituzte, 12:00etatik aurrera, eta igandean finalak.
Sailkapen probak binakako erlojuz kontrako modalitatean egingo dira. Gazteetan eta nagusietan, lurraldeko txapelketetan postu berean geratutako ontziak batera aterako dira, hau da, Gipuzkoako Txapelduna Bizkaiko txapeldunarekin, txapeldunordea txapeldunordearekin, eta horrela laugarren posturaino.
Larunbateko parekatzeak
Gazte Maila
- Arkote (bakarrik aterako da).
- Tolosaldea-Itxasoko Ama.
- Zumaia-Deustu.
- Koxtape-San Nicolas.
- San Pedro-Ondarroa.
Emakumeak
- Hibaika (bakarrik).
- Zumaia-Orio.
- Koxtape-Getaria.
Nagusiak
- Getaria-Itxasoko Ama.
- San Pedro-Zierbena.
- Hondarribia-Kaiku.
- Koxtape-Urdaibai.
Larunbatean sailkapena lortzen dutenek finala jokatuko dute igandean, eta gainontzekoek kontsolaziozkoak. 11:30ean hasiko dira igandeko probak. Aurrena, gazteen eta helduen kontsolazio estropadak egingo dituzte eta ondoren hiru finalak: gazte mailakoa, emakumeena eta helduen mailakoa.