Bidazi elkartearen aurkezpena gaur arratsaldean Olagarron
Tokiko ekoizpen eta kontsumo ekologiko eta arduratsua sustatzeko helburua duen Bidazi elkartea aurkeztuko dute gaur arratsaldean Olagarro elkartean, 19:30ean. Egun hiru hilabetean behin galtzen ez diren produktuak banatzen dituzte bazkideen artean baina irailetik aurrera maiztasun gehiagorekin egin nahi dute, eta produktu freskoak ere banatu nahi dituzte. Horretarako Azoka irekiko dute Berako Alkaiaga industria gunean, bazkideentzat. Laurogei bazkide behar dituzte eta informazio kanpaina abiatu dute Bidasoan. Asteazkenean Irungo EKTn izan ziren eta datozen asteetan Hendaian egingo dute aurkezpena, oraindik zehaztu gabeko leku eta datan.