Basari Mendi Taldekoak Olatzera joango dira ekainaren 1ean
Basari Mendi Taldeak irteera egingo du ekainaren 1ean, Mutrikuko Arno mendira (628 metro). Irteera 07:30ean izango da, Gure Zumarditik, eta bertara joateko txartelak Mimos, Kurlinka, Izadi, Leunda eta Kamio tabernetan eros daitezke, hilaren 30a (datorren osteguna) baino lehen. Txartel bakoitzak sei balio du.