
Curiel, Espainiako Txapelketa lortu zuenean
Ama Guadalupekoa taldean entrenatzen den Amaia Curiel lasartearrak gaurtik igandera Bucaresten jokatuko den gazteen Nazioarteko Borroka Txapelketan parte hartuko du, 63 kiloetan. Curiel da Errumanian lehiatuko den Gipuzkoako neska bakarra; euskal ordezkaritzari dagokionez, Maialen Gelbenzu nafarrak (59 kilo) eta Endika Talleda bilbotarrak (60 kilo) ere bidaiatu dute.
Txapelketak Europako Txapelketara joango diren ordezkariak zehazteko balioko du.