Amagoia Elezkanoren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du Antiju Morik-ek
Amaia Elezkano 26 urteko gaztearen hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du Oiartzungo Antiju Morik taldeak. Elkarretaratzea gaur (hilak 24) izango da Txoko Feministan, 19:30ean. Elezkano asteazken gauean hil zuen ustez bere bikotekideak.
“Zoritxarrez, nahi baino gehiagotan esnatzen gara horrelako albisteekin. Amagoia ez dadila eraildako beste emakume bat izan, izan dadila azkena. Atera gaitezen kalera eta adierazi ez dugula horrelakorik onartzen”, adierazi dute talde feministatik.