Touring animatzeko deia egin dute oraindik jaisteko aukerak dituelako
Larunbatean jokatuko du ligako azkeneko partidua Touringek Lasarte-Oriako Ostadar taldearen kontra. Kantina taldeak herriko taldea animatzera joateko eskatu die errenteriarrei, batez ere kontuan hartuta, oraindik jaisteko aukerak badituela. Puntu bakarrarekin salbatuta egongo litzateke Touring. Lasartearrek ere puntu hori behar dute, beraz lehia borrokatua izango da. Horrenbestez, Kantina taldearen bufandak ateratzeko deia zabaldu die zaletuei.