Josune Baldaren izenean salaketa jarri du TATek, Giza eskubideen Europako Auzitegian
Espainiako erakunde judizialek Josune Balda oiartzuarrari gertatutakoaz “ikerketa sakon eta eraginkorrik egin nahi ez dutenez” Europara jo dute TAT Torturaren Aurkako Taldeak eta Giza Eskubideen Behatokiak. Giza Eskubideen Europako Auzitegian salaketa jarri dute 2010eko otsailaren 15ean Josune Balda atxilotu eta inkomunikatuta egon zen lau egunetan zer gertatu zen ikertzeko. Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. artikulua urratu dutela-eta jarri dute salaketa. Baldak, eta harekin batera atxilotutakoek, Guardia Zibilaren esku jasandako torturak eta tratu txarrak salatu zituzten.
Espainiako Gobernuaren “pasibotasuna” salatu du TATek, torturen eta Baldak bezala beste askok jasandako tratu larriaren aurrean. “Onartezina da giza eskubideen urraketa larrien biktima direnei justizia ukatzea eta torturatzaileei zigorgabetasuna bermatzea”.
Guardia Zibilak 2010ean atxilotu zuen Balda Oiartzunen (Gipuzkoa),