Josu Ziganda euskal preso ohia, etxera bidean da
Josu Ziganda Oreretako euskal presoa atzo arratsean utzi zuten aske, espetxean 24 urte egin ostean. Arratsalde partean familiarekin harremanetan jarri eta agiri bat iritsi zain zegoela Jaengo espetxetik (Andaluzia, Espainia) aske irteteko jakinarazi zien. Une hauetan familiarekin batera Euskal Herrirako bidean da Ziganda, eta gaur, 12:00etan, Gaztañora, jaiotzen ikusi zuen auzora, helduko dela aurreikusi dute.