Gaur 13:00etan iritsi da Josu Ziganda Errenteria-Oreretara, eta bere auzo Gaztañora. Han ongietorria egin diote senide eta lagunek, hamarnaka herritar bildu dira. Autoa Gaztañon geratu bezain laster, suziriek eman diote herri guztiari Zigandaren etorreraren berri. Atea irekitakoan etorri dira besarkadak eta ongietorriak. Jarraian, aurreskua dantzatu diote, eta hitz egiteko tartea ere utzi diote, nahiz eta berak ez duen nahi izan.
Txarli Garcia Herrira mugimenduko ordezkariak hartu du hitza. Herrira-ren izenean, ongietorria eman dio, eta bere senideengana ere zuzendu da, Zigandak espetxean egin dituen 24 urte horietan “hor egoteagatik”. Gaur eguna “beste gaztañotar bat etxeratzeko” baliatu behar dela esan du, Aitzol Gogorzarengatik. “Euskal Herriaren ireki den aro berri honetan ezinbestekoa da giza eskubide guztiak errespetatuak izatea, eta bereziki, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriekin bukatzea”, nabarmendu du Garciak.
24 urte egin ditu espetxean Zigandak, eta azken urteetan Jaengo espetxean (Andaluzia, Espainia) izan da. Gaur gauean bertan abiatu dira handik. Atzo arratsalde partean familiarekin harremanetan jarri eta agiri bat iritsi zain zegoela aske irteteko jakinarazi zien.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.