Herriarteko pala txapelketan Oiartzun-Orereta derbia izango da
Larunbat honetan Oiartzun eta Oreretaren arteko derbia izango da Herriarteko Pala Txapelketaren barruan. Joaneko partida izango da larunbat honetakoa; 18:00etan hasiko da. Paleta larruz eta pala motzean jokatzen da txapelketa hori eta Oiartzungo taldetik hauek izango dira pilotariak: Oinatz Aizpuru eta Jon Juanes paletaz eta Martxel Leoz eta Orkatz Argote pala motzean.