Alkartasuna eta Alkar Txiki dantza taldeen aurkezpena egingo dute asteburuan
Antxoko Alkartasuna eta Alkar Txiki dantza taldeek ohiko aurkezpena egingo dute asteburu honetan, ekitaldi banarekin. Horrela, helduek larunbat gauean egingo dute Gure Zumardian, 22:00etatik aurrera. Igande eguerdian, berriz, haurrak izango dira emanaldia egingo dutenak toki berean, 12:00etatik aurrera.