Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatuta,
Mundumob eskuetatik eskuetara izeneko ekimena egingo dute larunbatean Irunen. Dantza ekimena da Mundumob eta horren bidez “mundua jaso dugun moduan hurrengo belaunaldiei uzteko betebeharra” aldarrikatuko dute. 16:00etan egingo dute saioa, Zabaltza plazan. Gipuzkoa Zero Zaborren arabera, printzipio horrekin askok egiten dute bat, “baina tamalez, ez gara elkartzen. Kasu honetan ekimen sinple baten inguruan elkartzeko proposamena luzatu nahi dugu”.
Aldez aurretik dantza ikasteko aukera ere badago.
Ordu horretan dantzaren mugimenduak ikasteko saioak egingo dituzte, eta ondoren egingo dute behin betiko saioa; hori grabatuko dute. Arratsaldea bitartean jakiak eta edariak emango dituzte. “Dantzatzen elkar ikusiko dugulakoan, jaso gure esker natural-naturalak”, esan dute antolatzaileek.