Hondarribiko Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi sukaldariak Chef Millesime 2013 saria jaso zuen astelehenean Madrilgo Hesperia hotelean egindako ekitaldian. Berarekin batera, Quique Dacosta, Angel Leon, Jordi Cruz, Ricardo Sanz eta Nacho Manzano sukaldariek jaso zuten saria.
Txapartegi sukaldean lanean, asteleheneko sari banaketa ekitaldirako
Hondarribiko Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi sukaldariak Chef Millesime 2013 saria jaso zuen astelehenean Madrilgo Hesperia hotelean egindako ekitaldian. Berarekin batera, Quique Dacosta, Angel Leon, Jordi Cruz, Ricardo Sanz eta Nacho Manzano sukaldariek jaso zuten saria. Sariko antolatzaileek Espainiako Estatua sei eremutan banatu dute eta eremu bakoitzeko saridun bat hautatu dute.
“Gure jatetxea familia-jatetxea da eta gurea hirugarren belaunaldia da. Horregatik, etxean jasotako maitasuna partekatu nahi dugu jatetxean. Hemen egotea saria da guretzat eta saria konpainia honekin jasotzeak, handiago egitean du sentitzen duguna”, esan zuen Txapartegik saria jaso eta gero.