
Lucas Bloise
Atzo hil zen Lucas Bloise Irun Rugby Taldeko jokalaria. 20 urte zituen. Apirilaren 30ean motor istripua izan zuen Hendaian, eta bertan izan zituen zauriengatik hil egin da. Argentinarra zen Bloise, baina Irunen bizi zen. Taldeko jokalari 2009tik zen.