Kexaldik ikasturtean egindako lanen erakusketa egingo du
Kexaldi kultur elkarteak erakusketa egingo du hilaren 28 eta 29an, Antxoko Kultur Etxean. Bertan, ikasturtean zehar egindako eskulanak erakutsiko dituzte. Inaugurazio ekitaldia 28an bertan egingo dute, 19:00etatik aurrera. 21:00ak arte egongo da irekita. Hurrengo egunean ere ordutegi bera izango dute.