Irungo Landetxa-Katea auzoan jaien hirugarren zatia egingo dute asteburuan. Larunbatean eta igandean izango dira ekitaldiak. Honakoak dira:
Hilak 25, larunbata
- 16:00etan, HS2 skate slalom tailerrak, Ugalde poligonoan.
- 18:00etan, danborrada eskolatik abiatuta. Askaria pilotalekuan egingo dute.
- 19:00etan, mundialitoa kirol gunean.
- 19:30ean, break dance emanaldiak, graffiti lehiaketa, DJak… pilotalekuan.
- 21:30ean, kontzertua pilotalekuan, doan, RVS, Sista Kata & Sere, Rushblac-ka, Kulto Kultibo eta Luz de Putas taldeekin.
Hilak 26, igandea
- 10:00etan, Katekoko XXX. Krosa, auzo elkartetik abiatuta.
- 17:00etan, dantza ikuskizuna pilotalekuan: kapoeira, zumba, areto dantzak, sable dantza…