Emakumeen ikuspegia jasoko dute biharko parte hartze tailerrean
Oiartzungo Hirigintzako Plan Orokorraren hirugarren saioa izango da bihar eta oraingoan emakumeen ikuspegia jaso nahi dute. Horretarako, besteetan bezala parte hartze tailerra izango da; udaletxeko areto nagusian jarri dute hitzordua, 17:00etan.
Hirigintzako Plan Orokorrak hurrengo hamar urteetan herriko lur guztien antolaketa zein izango den zehaztuko du eta “hasieratik, erabakietan emakumeen ikuspegia txertatu nahi da dokumentuan”.
Udaletik jakinarazi dutenez, tailerrak irauten duen bitartean, haurren zaintza zerbitzua jarriko dute Abaraxka ludotekan.