Txertubi taldean hasiko da Arkaitz Miner
Txus Aranbururekin batera, Txertubi proiektua jarri du martxan Arkaitz Miner Errenteria-Oreretako musikariak. Biek batera, dantzaldi gidatuak nahiz kontzertuak egin nahi dituzte talde horrekin. Aurretik ibilbide luzea egin dute Tapia eta Leturia eta Arrabots taldeetan.
Miner zenbait musika tresnetan da iaioa, arrabita, mandolinan, esaterako. Txus Aranburu, berriz, eskusoinua eta pianoan. Lehenengoak Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Mikel Markez, Arrabots, Aintzina eta Hariari Tiraka egitasmoetan parte hartu du, eta bigarrenak, Eñaut Elorrieta, Rafa Rueda, Tapia eta Leturia, Egan, Arrabots eta Mikel Erentxunekin batera aritu da.
Zenbait emanaldi eta dantzalditan elkarrekin arituak dira baita Euskal Herritik kanpo ere.
Udan festetan ibiltzeko asmoa dute, eta horretarako, dantzaldi gidatu bat eskainiko dute: jauziak, polkak, fandango eta arin-arinak, axuri beltza… Horietan urteetan ondoan izan dituzten hiru lagun izango dituzte: Jokin Otamendi, Gari Otamendi eta Patxi Montero.