Topagune berri bat egingo du La Herrera Herrirak datorren larunbatean
La Herrera Herrira batzordeak topagunea egingo du datorren larunbatean, 10:00etatik aurrera, Trintxerpeko Alkateordetzan. Bertara pasaitar guztiak gonbidatu dituzte, eta hiru puntuko gai zerrenda jorratuko dute. Alde batetik, azken urtean egindako balantzea aurkeztuko dute. Horrela, erakunde zein ordezkari politikoekin izandako harreman eta kudeaketak zeintzuk izan diren azalduko dituzte.
Horrez gain, azkeneko topagunean hartutako konpromisoen garapenaz informatuko dute batzordeko kideek. Herritarrek proposatutako ekintzei buruzko informazioa ere banatuko dute, tartean Ciriza Etxearen egoera.
Larunbateko bileran jorratuko dutena herritarren intereserako “oinarrizkoa” izango berretsi dute batzordeko kideek.