
Errenteria-Oreretako Odio taldearena da irudia
Oñatiko gaztelekuak lau talderen kontzertua antolatu du larunbaterako. Horietatik hiru Oarsoaldekoak dira, eta gainera, bi banda mitiko: Errenteria-Oreretako Odio eta Basura punkiak; horiekin batera Trintxerpeko Sutura izango da, 21:30etik aurrera, oholtzan, eta Oñatiko Draken taldeak lagunduko die musika saioa osatzen. Sarreren prezioa bost eurokoa da.