
Azrael taldea Irunen izango da azaroan
Bi eguneko metal musika estiloari lotutako festa egingo dute Irungo Tunk! aretoan, azaroaren 16an eta 23an: Metal Norte Festival. Heaven Musik agentziak jakinarazi du dagoeneko musika jaialdiarekin lanean hasi direla, eta aurreratu dute egun bakoitzean sei taldeko joko dutela. Dagoeneko konfirmatuta dauden taldeak honakoak dira, kartelaren erdia hain zuzen ere: Azrael, Muro, Vhäldemar, Eveth, Blast Wave eta Tamerlayn.