Udaltzainak eta Babes Zibileko kideak, udaleko ordezkariekin
Irungo Udaltzaingoko nahiz Babes Zibileko kideek udalaren omenaldia jaso zuten joan den astean. Zehazki, udaltzainen kasuan, 20 edo 30 urte baino gehiago lanean egin dutenei gorazarre egin zieten, eta Babes Zibilekoen gaian, oro har egiten duten lana goraipatu zuen udalak.
Horrez gain, azken hilabeteetan, “euren jardunetik haragoko norbanako ekintzak egiteagatik”, hamar udaltzain gogoan izan zituzten ekitaldi horretan. Jose Antonio Santanok bere mintzaldian esan zuenez, “udaltzaina izatea ez da erraza, eta askotan ez da esker oneko lana. Baina elkarbizitza eta segurtasuna bermatzeko ezinbestekoak dira. Zuen eguneroko lanak laguntzen du Irun bizi kalitate oneko hiri bat izatera”.