Herri arteko pilota txapelketan Errenteria-Oreretak ezin izan du aurrera egin, eta Ataun sailkatu da final zortzirenetako. Kadete, Gazte eta Senior mailetan partida bakarra irabazi zuten larunbatean errenteriarrek etxean, eta kanporaketan 4-2 geratu dira, Ataunen alde. Kadete mailan Errenteria-Oreretako Mariñelarena eta Arzallusek maila ona erakutsi zuten, eta 22-10 gailendu zituzten ataundarrak. Hala ere, seniorretan, Ataun gehiago izan zen, batik bat Arratibel atzelariak egindako lan onari esker.
Bestalde, Udaberri Txapelketan, esku pilotan garaipena lortu zuen EPLEko Donibane Zangituk, 11-22 gailendu baitzuen Añorgako Jauregi.
Emaitzak
Kadeteak
- Errenteria (A. Mariñelarena – A.Arzallus)-Ataun (Regil-Zabala) 22-10
Gazteak
- Errenteria (U. Fernandes – u.Bandres)-Ataun (Azkorobieta-Zaldua) 1-22
Kadeteak
- Errenteria (M. Goikoetxea – D. Zangitu)-Ataun (Arratibel-Arratibel) 10-22