Ekhi Martinez Imai
Udal Musika Kontserbatorioko biolin ikasle Ekhi Martinez Imaik, Errioxako Bakearen Aldeko Biolinak lehiaketaren hamaikagarren ekitaldian sari berezia jaso du, bi finalisten artean sailkatu eta gero. Zehazki, ABYLA sari berezia jaso du; horren barruan, ikasketak egiteko beka eman diote irundarrari.
Joan den larunbatean egin zituzten emanaldiak bertako hamabi parte hartzaileek. Epaimahaiak horietatik lau aukeratu zituen finalerako (joan den igandean izan zen), eta horien artetik bi hautatu zituzten irabazle bezala. Horietako bat, Martinez.
Ez da lehen aldia Martinezek gisa honetako sari bat jasotzen duela aurten. Duela bi aste, Madrilgo Nazioarteko Biolin Lehiaketan lehen saria lortu zuen.