Atez ateko bulegoa astebetez itxita egongo da
Ostiral honetatik (hilak 24) ekainaren 3ra bitarte, Atez ateko bulegoa itxi egingo dute oporrak direla eta. Ekainaren 3an bertan irekiko dute betiko ordutegian: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 15:00etara eta ostiraletan 07:45etik 14:45era.
Bestalde, asteazken gauean (hilaren 29tik 30erako gaua) ez dute hondakinik bilduko, langileek greba orokorrarekin bat egingo dutelako. Talaiako garbiguneko langileek bat egin dute grebarekin eta hori dela eta, garbigunea itxita egongo da hilaren 30ean.