Maitane Herrerok brontzea lortu du kadeteen Espainiako Judo Txapelketan
Asteburuan Haur eta Kadete mailetako Espainiako Judo Txapelketa egin dute A Coruñan (Galizia) eta Bidasoa Judo Taldeko Maitane Herrerok brontzezko domina lortu zuen kadeteen -63 kiloetan. Txapelketa bikaina egin zuen irundarrak, baina ezin izan zuen finalerdietan Ana Lopez andaluziarra gainditu. Gerora, txapeldun geratu zen Lopez.
Finalerdiak baino lehenago hiru borroka gainditu zituen Herrerok. Hurrenez hurren, Laura Valdes asturiarra, Paula Portet kataluniarra eta Ainara Lopez madrildarra menderatu zituen.
Finalerdietan Lopezekin galdu eta errepeskan Ama Guadalupekoa taldeko Enara Sagarzazu lezoarrarekin topatu zen. Borroka irundarrarentzat izan zen eta brontzea jantzita itzuli zen Maitane Herrero etxera.