Kirolaren eta kulturaren munduetan ibiltzen diren herritarrekin bildu nahi du udalak oraingo honetan eta horretarako tailerra prestatu du biharko. Oiartzungo Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze prozesuaren barruan kokatzen da tailer hau eta udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera.
Joan den ostiralean hasi ziren parte hartze tailerrekin; lehenengo bilkura horretan landalurraren nondik norakoak izan zituzten hizketagai bertaratutakoek.